Mahai-ingurua: “Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia”

UEUk antolatuta, azaroaren 18an egingo da saioa, Eibarren Akebai egitasmoaren eta Eibarko Udalaren laguntzarekin.
Mahai-ingurua: “Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia”
2025/11/11 11:55
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Azaroaren 18an, 18:30ean, Eibarko Markeskoa Jauregian “Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia” izeneko mahai-ingurua egingo da. Saioa UEUk antolatu du, Eibarren Akebai egitasmoaren eta Eibarko Udalaren laguntzarekin.

Hizlarien artean izango dira: Lorea Argarate Zubia (teknologoa), Leire Lison Nicuesa, (Badalabeko ikertzailea) eta Lander Arretxea (Hiru Damatxoko kidea). 

Saioa Ainhoa Latatu Nuñezek,UEUren GOI Institutuko zuzendariak, bideratuko du.

Jarduera doakoa da eta herritar guztiei irekita dago.