Maialen Belaustegi: “Antzerkia ez da erantzunak emateko lekua, baizik eta galderak egiteko tokia”
2022/10/21
09:55
eta kitto!
Axut! eta Artedrama antzerki konpainiek ‘Hondamendia’ sortu dute, 2019an Zaldibarko zabortegian gertatutakoa eta COVID-19aren pandemia ardatz hartzen dituen antzezlana. Lana urriaren 13an estreinatu zuten Luhuson eta azaroaren 1ean helduko da gurera, Coliseo antzokira.
Harkaitz Canok idatzi du gidoia eta Ximun Fuchs da zuzendaria. Atzean, ostera, 25 laguneko taldea dago “guztiak torloju batek bezala funtzionatzeko”, esan digu Maialen Belaustegi eibartarrak. Bera arduratu da ikuskizunaren ikus-entzunezkoak lantzeaz eta biziki maitemindu da ‘Hondamendia’ sortzeko prozesuan bizitakoaz. Orain biraren txanda iritsi da eta gogotsu ekin dio bide berriari.
Nolako istorioa kontatzen du ‘Hondamendia’ antzezlanak?
Zaldibarko zabortegiaren gertaera eta COVID-19aren pandemia dira lanaren abiapuntuak, baina hortik fikzio bat sortzen da. Hala ere, gertutik bizi izan ditugun gertaerak direnez, istorioa fikzionatu egiten den arren, gaiarekin erraz konektatzen dugu. Lankideek dioten bezala, “gu baino handiagoak diren gauza batzuk kontatzen ditugu”. Beraz, helburua ez da gertatu zena zehatz mehatz kontatzea, baizik eta hortik abiatuz lerro eta narratiba batzuk eraikitzea gaia eramangarriago egiteko. Antzerkia ez da erantzunak emateko lekua, baizik eta galderak egiteko tokia. Gainera, gertakari horiek aitzakia hartuta, gai eta plano pila bat zeharkatzen dira: zaintza, bakardadea, teknologiarekin harremana, afektuak...
Gaiak potoloak dira eta berriki gertatutakoak. Arreta berezia izan duzue gauzak nola kontatu erabakitzerakoan?
Errespetu eta maitasun handiz landutako prozesua izan da. Zaldibarko zabortegiaren gertakizunaren kasuan pertsona eta testigantza batzuk daude, nortzuk modu zuzenago eta gogorrago batean bizi duten gertaera bakoitza. Beraz, arretaz eta begirunez landu da gaia. Bestetik, pandemiari dagokionez, bakoitzak errealitate bat bizi du eta errealitate batzuk gogorragoak izan dira. Gainera, Eibarren modu berezian bizi izan dugu hau guztia. Zaldibarkoa oso hurbiletik bizi izan dugu, pandemia aurretik etxean sartu gintuzten airean zegoen kutsaduraren beldurrez eta orduan hasi zen gero pandemian luzatuko zen etxealdia.
13an estreinatu zenuten lana. Nolako harrera izan du?
Orokorrean harrera ona izan du. Antzezlanean gauza asko gertatzen dira, oso dinamikoa da, pertsonaia asko daude, bakoitzak leku bat erakusten du, gertaeren begirada asko daude... Beraz, esan didatenez, ikuskizuna ondo jarraitzen da, baina bigarren aldiz ikustea eskergarria izan daiteke, lanari zukua ateratzeko. Izan ere, xehetasun asko dituen antzezlana da eta elementu, diziplina eta baliabide asko batzen dira bertan.
Nolako lana egin duzu antzezlanerako?
Antzezlanaren bideoak landu ditut. Demaseko zortea izan dut, ia-ia prozesuaren hasieratik ibili naizelako lanean Ximun Fuchs zuzendariarekin. Berak ulertzen zuen irudia antzezlanaren egiturazko elementua zela. Beraz, Harkaitz Canok idatzitako testua eta irudia elkarrekin joan dira eraldatzen. Lan honekin antzerkia barrutik ezagutzeko zortea izan dut. Gidoi batetik pieza bat nola sortu den ikusi dut eta pieza horretan parte hartzen duten elementu guztiekin elkarbizitzeko aukera izan dut. Argi-diseinua, eszenografia, jantziak, soinu-diseinua... Baliabide asko egon dira eta askotan ikusezina den talde batek eusten zion guzti horri, ekoizpen taldeak. Orduan, bideoa ez da piezaren elementu solte bat, dena dago lotuta eta beste elementu batzuk zeharkatzen ditu. Bestetik, arlo teknikoari dagokionez, demaseko erronka izan da heldu garen lekura iristea. Hainbat pantaila eta proiektore erabiltzen ditugu, zuzeneko irudia ematen eta manipulatzen dugu, pertsonaia baten papera egiten dut... Erronka handia izan da, baina oparia era berean. Oso babestuta sentitu naiz, sortzeko konfiantza handia eman didate eta horri esker lortu dut hau guztia sortzea.
Orain, egindakoa gizarteratzeko ordua iritsi zaizue. Gogotsu?
Arlo hau berria da niretzat, inoiz ez dut horrelako birarik egin. Emanaldi asko lotu ditugu, eta Axut! eta Artedramak sortutako euskarazko sorkuntza denez, Euskal Herri guztian zehar ibiliko gara.
Argazkiak: Ainhoa Resano