Maialen Belaustegik jaso du Topalekuko artelan lehiaketako saria
2013/03/11
00:00
eta kitto!
Barixaku iluntzean eman zuten ezagutzera Arrate Kultur Elkarteak Emakumearen Egunaren harira antolatutako I. Lan Artistikoen Lehiaketako irabazlearen izena: Maialen Belaustegi eibartar gaztearen grabatuak eskuratu du 200 euroko saria, epai-mahaikoek hala erabakita. Saria emateko ekitaldia lehiaketara aurkeztutako artelanen erakusketaren inaugurazioarekin batera izan zen Topalekuan. Saritutako lana eta beste guztiak martxoaren 24ra arte egongo dira ikusgai, ohiko ordutegian: astelehenetik barixakura 19.00etatik 21.00etara eta asteburu eta jai-egunetan 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.