Maiatza goi mailako argazkiekin jantziko dute berriz ere Deporreko Argazki Taldekoek

Maiatza goi mailako argazkiekin jantziko dute berriz ere Deporreko Argazki Taldekoek
2019/04/23 18:25
eta kitto!
Gaur arratsaldean aurkeztu dute Argazkilaritza Maiatzean Eibarko Klub Deportiboan. Maiatzaren 3tik aurrera 256 argazki ikusteko aukera izango dugu, egun horretan, 19:00etan zabalduko diren bederatzi erakusketatan: Portalean Jose Miguel Alba, Andres Indurain eta Luis Camacho argazkilarien lanak ikusteko aukera izango da; Topalekuan, Jose Ignacio de Castrorenak; El Ambigú eta Portalea tabernetan, Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeko kideenak; Klub Deportiboan, Argizaiola Saria; Untzagako Jubilatu Etxean, Nazioarteko Gipuzkoa Saria; eta El Corte Inglesean, Emilia Valenciarenak. “Goi mailako argazkiak” ikusteko aukera emango diguten erakusketekin batera, Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak antolatu duen egitarauan beste jarduera batzuk ere badaude: maiatzaren 4an Gabriel Brau argazkilariak 8 orduko tailerra emango du Portalean (10:00-14:00 eta 16:00-20:00; 20 euro; izen-ematea argazkilaritza@deporeibar.com helbidean). Argazkilaritza rallya, berriz, beste batzuetan baino lehen, maiatzaren 12an izango da oraingoan, “Euskal Jaiarekin bat egiteko”. Eta Untzagan izaten den “Topaketak kalean” maiatzaren 25ean egingo da, 17:00etatik 21:00etara. Horrez gain, aurtengo egitaraua ekainaren 6ra arte luzatuko da, Fotogune-ren bitartez Harvey Wang argazkilari amerikarra gonbidatu dute eta. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara pelikula eta hitzaldi-solasaldia esakiniko ditu Portalean. EGITARAU OSOA HEMEN.