Maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik ekintzaileentzat dirulaguntzak eskatzeko epea
2021/04/27
10:21
eta kitto!
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du eta atzo zabaldu zen laguntza horiek eskatzeko epea. Debabarrenean, Debegesa Garapen Agentziak kudeatuko ditu dirulaguntzak, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua denez gero. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 14ra artekoa da.
Lanbidek, Debegesarekin elkarlanean, 45 dirulaguntza (63.000 euro guztira) bideratuko ditu eskualdean. Horietako 25, enpresa ideia bat garatu nahi duten ekintzaileentzat izango dira eta, banatuko dituzten beste 20 dirulaguntzak, berriz, ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abiatzeko izango dira. Dirulaguntza hauek eskuratzeko ezinbesteko baldintza da langabezian egotea.
Laguntzen zenbatekoari begira, negozio ideia lantzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari. Zenbateko hauek %15 handituko dira, baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste %15 emakumea bada.
Dirulaguntza hauek bideratzeaz gain, Debegesak aholkularitza eta behar duten laguntza eskainiko die ekintzaileei. Eskaerak Debegesan aurkeztu behar dira edo, bestela, Internet bitartez, ekintzaile@debegesa.eus helbidera bidalita. Bete beharreko eskabide-orria eskuragarri dago Debegesaren webgunean. Argibide gehiago nahi izanez gero, 943 82 01 10 telefonora deitu edota ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatzi daiteke.