Maiatzaren 1erako eskualde mailako manifestazioa deitu du LAB sindikatuak
2013/04/30
00:00
eta kitto!
LAB sindikatuak eskualde mailako manifestazioa deitu du biharko, Maiatzaren Lehenerako, Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria goiburuari jarraituta. Untzagatik irtengo da manifestazioa, 12.00etan. Ondoren, 14.30ak aldera herri-bazkaria egingo da Untzagan bertan eta arratsalderako, berriz, Neallta Fola eta Azkaiter Pelox taldeen kontzertua antolatu dute, 19.30etan gaztetxean. Gainontzeko sindikatuek hiriburuetan egingo diren ekitaldietan ospatuko dute Langileen Nazioarteko Eguna.