Maiatzean taularatuko duten "Martin Zalakain" ikuskizunerako sarrerak saltzen hasi dira
2018/03/12
18:20
eta kitto!
Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zuten
Martin Zalakain dantza, antzerkia,
musika, kantu eta
literatura batzen
dituen ikuskizuna
Eibarren ikusi ahal
izango da
maiatzaren 19an.
Juan Antonio Urbeltzen koreografia, Ander Lipus-en taula zuzendaritza eta aktore lana, Harkaitz Canoren gidoia, eta Argia eta beste zenbait talderekin batera Kezka dantza taldearen parte-hartzearekin, Pio Barojaren nobela dantzan jartzen du Martin Zalakain ikuskizunak. Coliseoan izango da, 19:00etan, eta sarreren salmenta gaur hasi da, Kutxabank bidez eta Coliseo antzokiaren txarteldegian.