Maiatzeko Eibarko Euskararen Agenda argitaratu du Eibarren Akebaik

Maiatzeko Eibarko Euskararen Agenda argitaratu du Eibarren Akebaik
2026/04/29 13:38
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarren Akebaik Maiatzeko Eibarko Euskararen Agenda kaleratu du, datorren hilabetean herrian euskaraz edo euskararen inguruan egingo diren ekintzak biltzen dituen egitaraua.

Maiatza ate joka dela, hitzorduz betetako agenda prestatu dute. Bertan, mota askotako proposamenak jaso dituzte: jaiak, emanaldiak, hitzaldiak, mintegiak eta aisialdirako beste hainbat jarduera.

Ekintza bakoitzaren xehetasunak agendan kontsulta daitezke, horretarako prestatu duten estekan