Maider Castillok Levante UD lagako du etxera itzultzeko

Eibartarrak 23 urte eman ditu Valentziako taldean
Maider Castillok Levante UD lagako du etxera itzultzeko
2024/07/01 17:39
eta kitto!

Maider Castillo emakumezkoen Levante UD-ren koordinatzaile orokorrak agur esan dio Valentziako taldeari. “Orain dela urtebete pentsatu nuen zerbait da. Bizitza momentuak dira eta erabakiak hartu behar dituzu. Orain, familiarekin ez egotearen alde horrek du pisua. Ez da proiektuak izatearen kontua. Izan ere, beste klub batek hemen kobratzen dudana laukoiztuko balu ere, ez nuke onartuko. Etxean egon nahi dut”, adierazi du eibartarrak Levanteren webgunean.

Castillo 2001/02 denboraldian iritsi zen Levantera jokalari bezala eta 14 denboralditan jokatu zuen han, 2004an Kopa irabaziz. Gero, bigarren taldearen entrenatzailea izan zen, liga bat irabaziz, eta klubaren metodologiaz arduratzen zen taldeko kidea izan ondoren, koordinazio orokorraz arduratu da azken sei urteetan.