Maila handiko dantzariak aritu dira Breaking Eibar txapelketaren hamargarren edizioan
ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.
2025/06/18
15:39
eta kitto!
Maila handiko dantzariak aritu ziren zapatuan Untzagan egin zen Breaking Eibar dantza txapelketan. Hamargarren edizioa bete duen ekitaldiak jarraitzaile ugari dauzka, bai Eibarren, bai inguruko beste herrietan ere, eta askorentzat sanjuanen aurreko agendan ezinbesteko hitzordua bihurtu da.