Maite Arriagaren lanak Topalekuan ikusgai

Maite Arriagaren lanak Topalekuan ikusgai
2015/06/12 00:00
eta kitto!

Gaur arratsaldean (barixakua, hilak 12), 19.00etan inauguratuko du Maite Arriaga Arrizabalagak "Sormenezko Tailer Artistikoak" erakusketa, Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan. Artista eta irakasle eibartarraren irudiak eta bestelako lanak hilaren 21era arte egongo dira ikusgai, ohiko ordutegian: astegunetan 19.00etatik 21.00etara (taberna barruan dagoen atetik sartu beharko da) eta asteburuan, berriz, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara (sarrera Topalekuko atetik).