Maite Baza eta Nora Illarramendi (Biraka dantza taldea): "Balleta eta dantza modernoa jorratzen ditugu"
EHUko fakultatean. Arratsaldeetan, ostera, Biraka Power dantza elkarteko txikienei klaseak
ematen dizkiete. Maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean, 2an eta 3an “Biraka Power! Gure indarra!”
dantza ikuskizuna eskainiko dute arratsaldeko zortzietan Coliseo Antzokian.
- Zertan datza Coliseoan eskainiko duzuen ikuskizuna?
Urtero tematika desberdina egiten dugu, eta aurten “Biraka Power! Gure Indarra!” deitu diogu, eta botila energetiko baten iragarkia izango da. Dantza guztiak ideia horren bueltan egingo ditugu.
- Noiz entseatzen duzue?
Astelehenetik ostiralera egiten ditugu entseguak, baina ikasle bakoitzak bi egunetan bakarrik. Astelehenetan datorrena eguaztenean ere etortzen da, eta martitzenean datorrenak, berriz, eguenean entseatzen du berriro. Eta hauen klase bakoitza hiru ordu-laurdenekoak izaten dira. Ostiraletan txikienen txanda da, eta ordubete egoten dira.
- Ikuskizunera doazenak zer aurkituko dute?
Euren seme-alabak dantza egiten ikustera joaten dira ia denak. Azkenean joaten diren gehienak ikasleen gurasoak eta aitona-amonak eta gure lagunak eta gurasoak izaten dira. Ez dakit zer esperoko duten, baina, esan bezala, uste dugu gehienak euren seme-alabek egiten duten dantza ikustera doazela, urtean zehar zer landu dutena ikusteko. Urtean ikasitakoa eta hobetutakoa urte bukaeran egiten den ikuskizunean, azken dantza honetan asko igartzen da. Normalean hobekuntza horiek ikustera joan ohi dira ikasleen familiak. Baina jendea animatu nahi dugu ikustera etortzeko, ondo pasatzen da eta.
- Zerk desberdintzen du Biraka Power beste dantza taldeetatik?
Tematikak egiten ditugula. Besteek orokorrean dantzak bata bestearen atzetik erakusten dituzte; dakigunez, ez dute euren artean loturarik. Eta gu saiatzen gara dantza guztiek euren artean koherentzia bat izaten. Era berean, gu urte erdia ibiltzen gara, urtarrilera arte, balletaren teknika erakusten, umeek jakiteko zein den dantzaren oinarria, ez dela bakarrik musika jartzea eta horren inguruan dantzatzea; teknika behar dela erakutsi nahi diegu. Eta urtarriletik ekainera aukeratutako gaiaren inguruan irakasle bakoitzak dantza bat garatu eta ikasleei erakusten diegu. Hau da, dantza mota bakarra egin beharrean, balleta eta dantza modernoa jorratzen ditugu.