Maixa eta Bar Nuevo III. Gilda Lehiaketako irabazleak
2017/03/13
12:43
eta kitto!
Ostalariak eta Dendariak Berbetan programaren barruan "Euskeraz Primeran" III. Gilda Lehiaketa izan genuen martxoaren 8, 9 eta 10ean, hau da, aurreko asteko eguazten, eguen eta barixakuan.
Iaz bezala, arrakasta handia izan du lehiaketak, 25 tabernak hartu dute parte, eta hiru egun horietan jende mordoxka ibili da tabernetan, gildak dastatzen. Aurten eguraldi bikaina egin duenez lehiaketa egunetan giroa ere aparta izan da.
Iaz ez zuten lan erraza izan eta aurten are zailagoa izan da epaimahaia osatu duten Mireia Alonso, Ruben Etxaniz eta Josu Mugerzarentzat erabakia hartzea. Parte-hartzaile kopuru altua eta batez ere aurkeztutako lanen maila ona azpimarratu nahi izan dute hirurek. Adierazi dutenez, "urtetik urtera eboluzio nabarmena egon da. Aurkezpen zainduagoak, sormen lan handiagoa... Txalotzekoa da ostalariek hartzen duten lana lehiaketan parte hartzeko".
"Maixa" izan da epaimahaikideentzat gildarik onena aurkeztu duen taberna, aurkezpen, sormen zein zapore irizpideetan notarik altuena jaso baitu. Herritarren artean, berriz, Urkiko " Bar Nuevo" taberna izan da irabazlea. 150 euroko saria eta diploma jasoko dute bi irabazleek.
Guztira 2.000tik gora lagunek eman dute botoa eta horien artean zozketatu dugun bi lagunendako menu berezia Kantabria jatetxean Ainhoa Errastiri egokitu zaio.