Makila eman diote Armeria Eskolari 100 urteko ibilbidearengatik

Makila eman diote Armeria Eskolari 100 urteko ibilbidearengatik
2012/10/16 00:00
eta kitto!

Ehun urteko ibilbideari errekonozimendu modura, atzo (astelehena, urriak 15) makila jaso zuen José Luis Novoa Lage Armeria Eskolako zuzendariak Bilbon, Euskadiko Kutxak antolatutako Euskal Enpresaren urteroko hitzorduan. Ekitaldiak Bernabé Unda Industria sailburua izan zuen buruan eta saria jaso zuten baita ere José Antonio Jainaga Gerdauko kontseilari delegatuak eta Lantek taldeak. Horiekin batera Vicinay Cadenas-eko zuzendari nagusia izan zen Luis Cañada Vicinay-k oroigarria jaso zuen.