Malen Maiorak irabazi du Sanandresak 2013 kartel lehiaketa

Malen Maiorak irabazi du Sanandresak 2013 kartel lehiaketa
2013/10/23 00:00
eta kitto!

Aurtengo San Andres jaiak iragartzeko kartela aukeratu du epaimahaiak: Malen Maiora Unzuetak irabazi du lehiaketa Dena prest San Andres azokarako kartelarekin. 11 eta 14 urte bitartekoen mailan Leire Goenaga Conde izan da saritua, Arratoia kartelarekin, eta 10 urtera artekoen artean, berriz, Salma Losada Fuentes, Ilarra kartelarekin.