Mallabiko Estakua baserria bisitatuko dute guraso berbalagunek hurrengo asteburuan
2020/10/16
12:40
eta kitto!
Datorren urriaren 24an, zapatua, Gurasoak Berbetan programako familiek ikasturteko lehenengo irteera egingo dute. Mallabiko Estakua baserria bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute: behien zaintza, larreen erabilera eta jogurta nola egiten duten. Izan ere, etxeko behiek ematen duten esnearekin jogurtak egiten dituzte baserrian; denda txikietan saltzen dute eta salmenta zuzena bultzatzen dute.
Aitzol Uriartek dauka ekoizpen txiki honen ardura. Hasiera batean etxeko behi-esnea ekoizten zuten baina euren produktu propioa egitea pentsatu zuten gero, "gure esneari balio erantsia emateko. Markinako Leartiker enpresako Malen Sarasua eibartarrak erakutsi zigun jogurta egiten eta bi urte daramatzagu martxan", dio Aitzolek.
Aitzolek dioenez lurra eta abelburuen arteko oreka gordetzen dute; udaberrian hasi eta udagoienera arte behiak larrera ateratzen dituzte eguraldiak laguntzen duenean eta horrek "behien ongizatean eta esnearen kalitatean eragiten du. Transgenikorik gabeko pentsua erabiltzen dugu eta jogurta egiteko ez dugu hautsik erabiltzen".
...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen du Gurasoak Berbetan, familian, gurasoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin. Urtean zehar hainbat ekintza egiten dituzte eta hurrengo zapatukoa izango da ikasturteko lehena. 25 lagunek eman dute izena Estakuara joateko.