Manifestazioa eta herri-bazkaria Maiatzaren Lehena ospatzeko
2012/05/01
00:00
eta kitto!
Maiatzaren Lehenaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte sindikatu nagusiek eta aurten LAB-ek eskualde osorako manifestazioa Eibarren egin du, eguerdian Untzagan hasita. Bertan parte hartzen izan direnek lelo ezberdinak idatzitako pankartak eraman dituzte ibilbide osoan, tartean Alfako beharginek, enpresako buruek soldatak murrizteko hartutako erabakia eta soldata kobratzeko orduan dituzten zailtasunak direla-eta, egunotan egiten diharduten mobilizazioei erreferentzia egiten zion "Alfa borrokan" zioena. Ordezkari sindikalek berba egin ostean, udaletxeko arkupeetan giro ederrean herri-bazkaria egin dute ehundik gora lagunek. Ekitaldi bietan ateratako argazkiak ikusteko hemen klikatu.