Kale garbiketa zerbitzua indartuko dute Eibarren San Juan jaietan
2022/06/15
17:10
eta kitto!
San Juan jaiak direla eta, Mankomunitateak Eibarko kaleak garbitzeko baliabideak handituko ditu ekainaren 19, 23, 24, 25 eta 26an. Helburua jaiegunetan herriko kaleak garbi eta atsegin mantentzea dela adierazi dute Debabarreneko Mankomunitatetik. Kaleak garbitzeko bost peoi kontratatu dituzte, kaleak garbitzeko ordutegiak handitzeko eta gauez ere zerbitzua mantendu ahal izateko.
Lan egiteko makinei dagokienez, igande eta jaiegun arruntetarako, Mankomunitateak kaleak garbitzeko makina bat, ureztatzeko kamioi bat lanaldi erdian eta kaleak garbitzeko sei langile izaten ditu. San Juan jaiegunetan, berriz, kaleak garbitzeko hiru makina, ureztatzeko bi kamioi eta espaloi garbigailu bat izango dira martxan lanaldi osoko txandetan, eta guztira 18 langilek jarudngo dute kaleak garbitzen.