| Mari Domingi eta Olentzero Eibarrera iritsi dira

2023/12/20 11:51
eta kitto!
Opariak asteburuan banatuko dituzten arren, Mari Domingi eta Olentzero herriko eskoletan egongo dira egun hauetan umeekin berba egin eta azken gutunak jasotzeko. Dena dela, Pegoran eta Portalean Olentzeroren buzoiak egongo dira abenduaren 23ra arte, eskutitzak bertan laga nahi dutenentzat.

 

Kalejira

Domeka goizean, hilaren 24an, kalejira egingo dute Mari Domingik eta Olentzerok, 11:30ean, Urkizutik Untzagara. Juan Bautista Gisasola musika eskolako eta Adolfo Jainagaren ikasleen eskutik egingo dute kalejira, Eibarko Kantuzaleek eta kaleetan Kantuz-en laguntzarekin. Eta gero, 12:30etik aurrera, udaletxean egongo dira umeen azken eskutitzak jasotzeko.

 

IMG_2094 IMG_2068