Maria Bestar zuzendaria Coliseoan izango da ‘No estás loca’ dokumentala aurkezten

Dokumentalak indarkeria bikarioa du ardatz, eta ikuspegi pertsonaletik eta testigantzen bidez indarkeria mota hori ikustaraztea du helburu. Horretarako, lanak bi emakumeren esperientziak biltzen ditu, besteak beste: Irune Costumero eta Marga Colondron. Biak Coliseoan izango dira gaur Bestarrekin batera.
Emanaldia amaitutakoan, publikoarekin hartu-emana izango da, indarkeria bikarioaren errealitatea eta ondorioak sakonago lantzeko.
Duela astebete dokumentalaren inguruko elkarrizketa egin genion Maria Besta zuzendariari. Elkarrizketaren esteka, hemen.