Maria Goirizelaiaren ‘Desobedienteak 18/98’ antzezlana taularatuko dute urtarrilaren 16an

Coliseon izango da antzezlana, 19:00etan.
Maria Goirizelaiaren ‘Desobedienteak 18/98’ antzezlana taularatuko dute urtarrilaren 16an
2026/01/07 12:26
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Tanttaka Teatroak Maria Goirizelaiaren ‘Desobedienteak 18/98’ antzezlana aurkeztuko du urtarrilaren 16an, ostirala, 19:00etan, Eibarko Coliseo antzokian. Obrak desobedientzia zibila du ardatz, demokraziarekin bateragarria den tresna gisa ez ezik, demokrazia bera babesteko ezinbesteko erreminta gisa ere ulertuta.

Antzezlanak Joxemi Zumalabe Fundazioaren auzia eta 18/98 sumarioaren barruan izandako prozesu judiziala hartzen ditu abiapuntu, eta hortik abiatuta desobedientzia zibilaren historia eta gaur egungo garrantzia aztertzen ditu.

Lana Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendu dute. Oholtzan Miren Arrieta edo Aiora Enparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa Errasti eta Omar Somaik parte hartzen dute.