Marie de Jongh-ek "Amour", familia osoarendako lana taularatuko du zapatuan
2016/01/15
19:29
eta kitto!
Zapatu arratsaldean, 17:00etan "Amour" umeendako antzezlana taularatuko dute Marie de Jongh konpainiakoek, Jokin Oregiren zuzendaritzapean. 2008an sortua, Marie de Jongh familia osoari zuzendutako antzerkigintzan sendotzen ari den erreferentea bilakatu da. Lanean parte hartuko duten antzezleak Antzezleak Ana Meabe, Andurina Zurutuza, Ana Martinez, Javi Renobales eta Pablo Ibarluzea dira. "Amour" 7 urtetik gorako umeentzat gomendatutako lana da, "familia osoa batera antzerkira joateko moduko antzezlana" dela diote. Gabonetan Bilboko Arriagan estreinatu zuten eta aurreko asteburuan Donostian erakutsi eta gero, biharkoa hirugarren emanaldia izango da. Sarrerak 5 euro balio du.