Maritxu Aranberri “Guk, nosotros” dokumentalean
2012/10/10
00:00
eta kitto!
Atzo bertan (martitzena, hilak 10) aurkeztu zuten Guk, nosotros, Argentinako euskaldunen ingurukoak jasotzen dituen ordubeteko pelikula. Nuria Vilaltak zuzendu du Road Movie itxurako dokumentala eta bertan Rio de la Platako alde bietan (Argentinan eta Uruguain) bizi diren euskaldunen berbak, kezkak eta ametsak jaso ditu. Agertzen direnen artien aurten Arrate egunean 99 urterekin hil zen Maritxu Aranberri eibartarra dago. Orain dela 65 urte ihes egin zuen eibartarrak Argentinatik kontatzen ditu bere bizitzako gora-beherak, eibarreraz (34. eta 47. minutuetan agertzen da).