Markos Gimeno, palindromista: “Euskarazko palindromoak egitea ezinezkoa zela pentsatzen nuen”
2018/04/06
08:43
eta kitto!
Esaldi alderantzikagarriak dira palindromoak. Hau da, ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen diren esaldiak. Markos Gimenok urteak daramatza palindromoak osatzen eta, orain, CPI-Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa antolatu du Eibarren. Ekitaldia bihar 12:00etan hasiko da Portaleako areto nagusian eta hitzaldiaz gain ikuskizuna eskainiko dute palindromistek. Ondo pasatzeko aukera hasieratik amaieraraino, eta alderantziz.
- CPI – Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa jasoko du bihar Eibarrek. Zer aurkituko dugu bertan?
Palindromoak gustatzen zaizkigun edo egiten ditugun mundu osoko kideek osatzen dugu CPI – Nazioarteko Klub Palindromista. Bartzelonan sortu zen orain dela hogeita bost urte eta kide gehienak Espainiakoak dira, Kataluniakoak batez ere. Topaketa bat egiten dugu urtero, eta kideen palindromoak batu eta fanzine bat osatzen dugu baita ere. Topaketak Katalunia inguruan egiten dira normalean, baina kasu honetan Eibarren antolatzea proposatu didate. Orain dela zazpi urte Ermuan egin genuen eta berriz animatu naiz.
- Palindromoei buruzko hitzaldia eta errezitala eskainiko duzue topaketan. Nolakoa izango da errezitala?
Klubeko kideak batzeko balio du topaketak, baina ekitaldi publikoa egin nahi izan dugu. Eguerdian errezitala eskainiko dugu eta hamar palindromista bilduko gara, bakoitzak bere palindormoak irakurtzeko. Gero aurkezpen bat egingo da eta Raul Ortizek bost minutuko gogoeta bat egingo du palindromoen inguruan. Ondoren bazkaltzera joango gara eta domekan turismo pixka bat egiteko aprobetxatuko dugu.
- Nongo jendea etorriko da topaketara?
Kataluniatik etorriko dira gehienak, baina Alemaniatik ere etorriko da emakume bat. Txiletarra da bera, baina han bizi da.
- Nolako mugimendua dago palindromoen inguruan Euskal Herrian?
Ez nuke esango mugimendua berba egokiena denik (barreak). Euskal Herriko hiru bazkide gaude klubean eta gero badago beste pertsona bat palindromoekin ibiltzen dena baita ere, baina gehiago ez. Bakoitzak bere aldetik egiten ditu palindromoak. Nik, adibidez, zerojasoa.com blogean jasotzen ditut nire palindromoak. Palindromista bakoitza bere bidetik hasten da palindromoetan. Batzuk literatura aldetik datoz eta beste batzuk matematikatik.
- Nola hasi sartu zinen palindromoen munduan?
Liburu baten aurkezpen baten inguruan zerbait entzun nuen irratian 1999. urtearen inguruan eta interesa piztu zitzaidan. Orduan hasi nintzen palindromoak sortzen, batez ere euskaraz. Ez nuen euskarazko palindromoak ezagutzen, beraz, ezinezkoa zela pentsatu nuen. Euskarazkoak sortzen saiatu nintzen eta topatu nituen. Bide bat aurkitu nuen hor eta urteekin bloga sortu nuen. Palindromoak plazaratzeko ariketen formula aurkitu nuen eta hor nabil gaur arte.
- Euskarazko palindromoak egiten jarraitzen duzu?
Astelehenero palindromoen ariketak jartzen ditut blogean eta euskaraz egindakoak izaten dira.