Markos Untzetaren kontzertuak zabalduko du Arrasateko Kulturatea

Markos Untzetaren kontzertuak zabalduko du Arrasateko Kulturatea
2013/09/06 00:00
eta kitto!

Arrasateko Kulturate Akustikoa Markos Untzeta eibartarrak zabalduko du, gaur (barixakua, hilak 6) 20.00etan Kulturateko aretoan emango duen kontzertuarekin. Iraileko lehen bi asteburuetan Arrasateko kultur etxeak musika akustikoa ardatz izango duten bost emanaldi hartuko ditu eta sarrera doan izango da. Untzetarekin batera Diouke hirukoteak, Olivenza bikoteak, Valencia Soledad Velezek eta Igelaren Bandak osatzen dute aurtengo zikloko egitaraua.