Marmitako Lehiaketak 30 urte bete ditu
XXX. marmitako lehiaketa egin da gaur Untzaga plazan eta Andoni Perez eta Imanol Gonzalez izan dira irabazleak.
2025/06/25
17:55
eta kitto!
Gaur egin da Untzaga plazan Marmitako Lehiaketaren 30. edizioa, San Juan jaien egitarauaren baitan. Aurtengo irabazleak Andoni Perez eta Imanol Gonzalez izan dira. Bigarren postuan Mitxeloto Fernandez eta Agustin Berrizbeitia geratu dira, eta hirugarrenean Miriam Zubiaurre eta Ana Alonso. Zorionak irabazleei eta parte hartu duten guztiei.