Marta Lopez de Gereñu SD Eibar-en lehen taldeko jokalari bihurtu da

Jokalari eibartarra hamabi alditan deitu du Iñaki Goikoetxea entrenatzaileak
Marta Lopez de Gereñu SD Eibar-en lehen taldeko jokalari bihurtu da
Argazkia: GORKA RUBIO / FOKU
2025/12/01 13:19
Ekhi Belar

Denboraldi honetan SD Eibar-en lehen taldeak 12 aldiz deitu ondoren, taldeko jokalari bihurtu da Marta Lopez de Guereñu. Hegaleko jokalari eibartarrak bigarren taldeko kide moduan hasi zuen denboraldia eta lehen taldearekin sei partidu jokatu ditu orain arte, azkena FC Bartzelonaren aurka.

Lopez de Gereñu lehen taldeko kidea izan zen 20/21 denboraldian, 17 urte zituela, eta hurrengo denboraldian, 21/22an, bigarren taldearekin eduki zuen fitxa. 2022an Granadara joan zen lagata eta 23/24an Racing Feminas taldera. Joan den denboraldian, 24/25ean, SD Eibar-en bigarren taldearekin egin zuen fitxa, baina hainbatetan deitu zuten lehen taldetik.