Marta Quintin kazetariak liburua aurkeztuko du eguaztenean
2013/09/23
00:00
eta kitto!
Datorren eguaztenean (hilaren 25ean) 19.00etan aurkeztuko du Dime una palabra bere lehen liburua Marta Quintin Maza kazetariak, Juan San Martin liburutegiak hartuko duen ekitaldian. Gaur egun Eibarko Cadena SERen beharrean diharduen kazetariak EFE agentziak Nueva Yorken duen ordezkaritzan zegoela, 2012ko irailean eman zuen argitara lana eta aurkezpenean nobelari buruz jakin beharreko guztiak egilearen ahotik zuzenean entzuteko aukera izango da.