Marta Zubiaurre, Euskelga taldekoa: ”Musika eta biolina nire bizitzan konstante bat dira”“
2016/05/20
15:11
eta kitto!
Irlanda, Italia, Eibar eta Ermuko 5 musikarik bat egin dute musika zelta egiten duen Euskelga taldean. Taldearen izenaren atzean sustrai gaelikoak eta euskaldunak daude. Bi urte inguru pasa dira taldea sortzen hasi zirenetik. Ez dira hasiberriak, musikari bakoitzak soinuz beteriko motxila darama soinean eta hori igarri egiten da. Taldeko bi kide, Marta Zubiaurre eta Iñaki Ortega, eibartarrak dira eta Walter Tuzzeo gure artean bizi den italiar musikari eta soinu-teknikaria da. Marta Zubiaurre biolinistarekin berba egiteko aukera izan dugu.
- Zeintzuk osatzen duzue Euskelga Taldea?
Denak gatoz "musikaeskola" desberdinetatik: irish music, galiziar musika, heavya, klasikoa, etab. Taldea honako hauek osatzen dugu: Ermuko Luis Arias (irlandar txirula, whistles eta galiziar gaita), Eibarko Iñaki Ortega (whistles, ullean pipe eta bodhram), Italiako Walter Tuzzeo (baxua), Zallako-Irlandako Johnny Kinnaird (gitarra eta ahotsa) eta ni (biolina eta ahotsa).
- Nola hasi zinen taldean?
Hasieran Johnny, Iñaki eta Luis elkartu ziren. Ni beste talde batzuetatik ezagutzen ninduten eta deitu egin zidaten. Geroago Walter Tuzzeo hasi zen (baxua). Musika mota hau nahiko zaila da biolinarekin jotzeko eta hasieran lan handia egin behar izan nuen. Maila handia eduki behar da. Taldearekin nire lehenengo aktuazioa Zallako taberna baten izan zen eta zuzeneko kontzertuak ematen jarraitu dugu. Esaterako, ekainean Celtic Glasgow taldea Eibarrera etorri zenean Untzagan jo genuen; martxoan Laurel&Hardy-n eta joan den barixakuan Ermuan.
- Kontzertuak ematen dituzuen bitartean, disko bat prestatzen ari zarete...
Bai. Errepertorioa momentu honetan nahiko ondo daukagu. Gure ideia maketa bat ateratzea zen, kostu handirik gabe, gehienbat lekuetara bidaltzeko eta, horrela, taldea promozionatzeko. Baina oso perfekzionistak gara eta, azkenean, disko itxura hartzen ari da. Legarreko lokalean egiten gaude eta teknikari moduan, gainera, Walter dabil. Oso ona da. Niri beste tekniko batzurekin grabatzea tokatu zait, baina ez dut bera bezalakorik ezagutu. Ekainerako ateratzea espero dugu eta horrela kontzertuetara eraman ahal izango dugu, askotan jendeak eskatu egiten du-eta. Momentuz bertsioak egiten ditugu, dena da nahiko tradizionala, baina ez dugu baztertzen aurretik egon ginen Seafóid taldearen abesti batzuk berreskuratzea, eta euskal musikari pisu handiagoa eman nahi diogu.
- Biolina txikitatik jotzen duzu eta talde desberdinetan ibilitakoa zara. Horretaz gain zure lana daukazu. Nola moldatzen zara?
Osasun mentaleko erizaina naiz Bermeoko psikiatrikoan. Beti ibiltzen naiz agendarekin eskuan eta “encaje de bolillos” egiten. Orain dela 22 urte hasi nintzen musika munduan, 8 urterekin. Etxean beti musika klasikoa entzun dut eta solfeoko irakasleak gomendatu zidan biolina. Lehen jendaurreko aktuazioak musika eskolaren bitartez izan ziren. Lehen taldean Ermuko Galizia Etxeko neska baten bitartez hasi nintzen 17 urterekin. Folk talde bat zen, Nemon. Gasteizen ikasten nengoenean, han ere talde batean sartu nintzen, koruak egiten eta biolina jotzen. Ska talde batean ere baxua jotzen egon nintzen. Animatzen bazara jendea ezagutzen zoaz. Musika Eskolako Mariatxi taldean nago orain dela 5 edo 6 urte.The Vartools eta Voces y Cuerdas-ekin kolaborazioak egin izan ditut. Seafóid taldean 2011n hasi nintzen Johnny Kinnaird eta Iñaki Ortega eibartarrarekin. Iñakik perkusioa jotzen zuen eta Luther talde ezagunean ere ibilitakoa da. Orain, Euskelgaz gain, Durangoko, Storm taldearekin ere jotzen nabil eta Debabarreneko Orkestran ere banago. Beraz, beti musikarekin eta biolinarekin bueltaka. Nire bizitzan konstante bat da. Argi dago estilo asko jo daitezkeela biolinarekin:. boleroak, mariatxiak, jazz, blues, country, folk…
- Nolako ondorioak ateratzen dituzu hainbeste taldetan egon eta gero?
Jotzen duzun jendearekin oso harreman berezia sortzen da. Musika sentimendua da, eta denok batera sentimendu hori adierazterakoan oso harreman politak sortzen dira. besteena entzuten Ikasten duzu, ixilik egoten, eta aldi berean zure lekua bilatu behar duzu. Oso ondo etortzen da garapen pertsonalerako.