Martin Bonoren ikus-entzunezkoa eta antzerkia, Kulturen eskutik
2014/07/03
00:00
eta kitto!
Urtero lez, Arrate Kultur Elkarteak udako ikus-entzunezkoen emanaldiak antolatu ditu uztaileko lehen egunetarako. Martitzenean ekin zioten aurtengo programari, Berreibar elkartekoen dokumentalaren proiekzioarekin eta atzo Asier Aranzabal eta Mila Gallastegi eibartarren txanda izan zen, Indonesiari buruzko lanaren emanaldiarekin. Gaur (eguena, hilak 3), berriz, Martin Bono argazkilariaren Noruega bizikletan emango dute eta egitaraua agurtzeko, bihar Hipo & Condrias antzezlana eskainiko dute Markus ta Juanmanolok. Emanaldi guztiak 22.30etan hasiko dira eta, antolatzaileen hasierako asmoa emanaldiak San Andres elizako klaustroan egitea izan arren, euria egingo balu Topalekuan egingo direla azaldu dute. Sarrera doan izango.