Martitzenean 19.00etan greba orokorrari babesa adierazteko manifestazioa egingo da
2012/09/24
00:00
eta kitto!
Eguaztenerako, hilaren 26rako deituta dagoen greba orokorrari babesa adierazteko manifestazioa egingo da Eibarren martitzenean (hilak 25ean), 19.00etan Untzagan hasita. Manifestazio deialdiari babesa eman dioten erakundeak Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, LAB eta EHNE izan dira.
Bestalde, eguazten eguerdirako (hilak 26rako) mobilizazioak deitu dituzte hiriburuetan eta arratsaldean, berriz, eskualde mailako manifestazioak egingo dira. Eibarren 18.00etan hasiko da, Untzagan.