Martxan da Errigoraren "Beste modura denona da ardura" kanpaina
Martxoaren 26ra arte izango dugu Errigoraren produktuak eskatzeko aukera. "Eskutik Eskura" Errigoraren bi kanpaina nagusietako bat da, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko baratzeko produktuak Euskal Herriko plazara ekarri nahi dituena. "Beste modura denona da ardura" da durtengo leloa, eta gaurtik (martxoak 10) martxoaren 26ra arte oliba-olio birjina estra, ardoak eta arroz-, pasta-, lekale- eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da. "Gure produktuak ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta eskuratu ahal izango dira; eta hau guztia auzolanean egiten da, 200 bat herritan urtez urte lanean ari diren boluntario nekaezinen lanari esker", diote Errigoratik. ...eta kitto!-k bi produktuz betetako 2 sari zozketatuko ditu.
Beste modura denona da ardura
Egungo kontsumo ereduaren onuradun nagusiak bitartekariak dira, herritarron elikadura negoziorako tresna erabiliz aberasten direnak. Horrek kinka larrian jartzen gaitu ekoizle nahiz kontsumitzaileak, horien ongizatea enpresarien espekulazio-ariketek baldintzatzen dutelarik. Testuinguru ezegonkor honek bestelako eredu bat sortu eta bultzatzeko beharra etengabe azaleratzen du.
Zein da beste modu hori?
Elikadura burujabetza da Euskal Herrian kontsumitzen ditugun elikagaiak hemen ekoiztuak izateaz gain, elikagaien ziklo guztiaren gaineko (ekoizpena, banaketa eta kontsumoa) erabakimena ere herriaren eskuetan egotea. Horretarako, ekoizle nahiz kontsumitzaileen parte- eta kontzientzia-hartzea ezinbestekoak dira. Bide hori sustatuz, denon komunitate osoaren (ekoizle zein kontsumitzaileen) zaintza helburu nagusi bilakatzen da. Horrela, eskematik kanpo uzten ditugu bata zein bestearen miseria elikatzen duten enpresa erraldoien interesak. Bestelako kontsumo bat bultzatzeak, onurak dakarzkigu denontzat. Errigoraz gain, badaude herriz herri bestelako kontsumo eredu baten alde lanean dabiltzan kontsumo-elkarte eta bestelako ekimenak ere.
Zeintzuk dira onura horiek?
Onurak pertsonalak zein kolektiboak izan daitezke, eta gure ustez guztiz lotuta doaz bata bestearekin. Eli-kadura burujabetzaranzko bide honek ekoizpena eta kontsumoaren arteko bitartekaritza-eredua eraldatzea-rekin batera, horien arteko zubiak sortzen ditu. Biak hurbiltzeak gardentasunean eta sareak sortzean aurrera pausoak ematen laguntzen digu, horrela, euskal lurraldeen arteko lotura ekonomiko zein sozialetan sakonduz.
Horretaz gain, kontsumitzaile izatea ulertzeko modua ere iraultzen laguntzen digu. Horiek izaera pasibotik, aktore izatera jauzi eginez, parte-hartzearen bidez kontsumitzaileek ere elikadura-sisteman zerresana du-tela erakutsiz, eta bertatik eraginez. Izan ere, kanpaina honen ibilbidean argi geratu da kontsumitzaileek ere eragina izan dezaketela ekoizpenean. Adibidez, pikillo piperren kasua; hainbestekoa zen Errigorako kon-tsumitzaileen eskakizuna, ekoizleek lur-sail berriak landu behar izan zituztela kontsumitzaileen beharrizanari erantzuteko. Beste adibide garbia da Hazialdekorena; kontsumitzaileei eskaeri eta konpromisuari esker lortu zen Nafarroako lekaleen ekoizpena berreskuratzea eta nekazariek horren aldeko apustua egitea, Errigoraren eskutik.
Horri guztiari gehitu beharreko azken onura babesarena da. Kanpaina honen bidez kontsumitzaileen beharri-zanak kontuan hartzeaz gain, lurraren osasunean ere jartzen baitugu azpimarra. Ekoizpen-kate motzagoak elikatzen eta nekazaritza-eredu jasangarriagoak elikatzen ditugu bertan parte hartzen dugun kontsumitzai-leok, guztion etorkizunerako behar-beharrezkoak direnak.
Aurtengo berritasunak
- Arroz konbentzionala (12kgko lotea) itzuliko da katalogora. 12 kg-ko bi lote desberdin egongo dira: bonba eta lido.
- Lekaleak, hau da, dilista eta txitxirioak, lehen aldiz bakoitzak bere lote propioa izango du, kiloko paketeetan etorriko direnak.
- Arbendolak moten arabera banatutako loteetan eskainiko dituzte 120 g-ko 12 paketeko loteetan: batetik, txigortuak gatzarekin eta naturalak bestetik.
- Pasta loteak ere izango ditugu, 400 g-ko paketeetan ohiko makarroi txuria eta albahaka fussiliariaz, belar probentzal zaporedun fussiliak gehituko zaizkie.
- Ardo-sortak (6 botilekoak) ere daude aurten. Guzti-guztiak eredu ekologikoan ekoiziak dira eta bi motako sortak daude: ardo bereziak eta gorenak. Ardo berezietan Azpea upategi-ko Santa Cecilia ardoa da berrikuntza, eta ardo gorenetan Aristu upategiko ardo txuri eta gorria.