Apirilaren 12an Porrotx eta Marimototsek bi saio eskainiko dituzte Coliseo antzokian

Emanaldiak Jaixak Herrixak Herrixandako-k antolatu ditu, eta sarrerak barixaku honetan eta martxoaren 12an erosi ahal izango dira.
Apirilaren 12an Porrotx eta Marimototsek bi saio eskainiko dituzte Coliseo antzokian
2025/03/04 12:58
eta kitto!

Apirilaren 12an, zapatua, Porrotx eta Marimotots etorriko dira Eibarrera Jaixak Herrixak Herrixandako-ren eskutik  "Ostirala iritsi da" ikuskizunarekin.

Etxeko txikixenentzako eta ez hain txikixentzako emanaldi bi eskainiko dituzte Coiseo antzokian. Lehenengoa 16:00etan izango da eta 18:00etan bigarrena. JHH-tik azaldu dutenez, sarrerak barixaku honetan, martxoak 7, jarriko dituzte salgai Untzagan, 16:00etatik aurrera. Gainera, martxoaren 12an Deporren eskuratu ahal izago dira 18:00etatik aurrera. Sarrerak 10 eurotan erosi ahal izango dira, eskudirutan.

 

Sinopsia

Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!