Martxan dago eRakurleak, euskal literaturaren irakuketa talde digitala
2016/01/12
19:58
eta kitto!
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak eta Euskal Idazleen Elkarteak elkarlanean, eRakurleak, eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala abiatu dute ikasturte honetan eta atzo proiektua Eibarren aurkeztu zuten. Ekimenaren oinarriak irakurketa digitala eta euskal literatura dira eta egitasmoarekin zerikusia duen guztia interneten, proiektuaren blogean (liburutegiak.blog.euskadi.net/e-rakurleak) jasotzen joango dira. Horrez gain, irakurketen inguruko berriak, komentarioak eta ariketak bideratzeko Twitter kontu bat ere badago(@erakurleak) eta nahi duenak irakurketa taldea Facebook-en jarraitzeko aukera ere badauka. Azaldutakoaren arabera, "irakurketa taldearen ekintzak bederatzi hilabetez garatuko dira, urritik ekainera bitartean. Hala ere, taldean parte hartu nahi duenak edozein momentutan eman dezake izena. Bestalde, liburu-hautaketa egiterakoan generoen arteko orekari eusten ahalegindu gara eta aukeratu ditugun liburu guztiak e-Liburutegian eskuragarri egongo dira. Zerrenda kontsultatzeko, berriz, blogera jo daiteke". Edonork eman dezake izena eRakurleak taldean eta horretarako zein harremanetarako erakurleak@gmail.com posta elektronikoa zabaldu dute.
Taldearen dinamika beste edozein irakuketa taldek duenaren oso antzerakoa da: "Hilero liburu bat irakurtzen da. Hilaren hasieran idazleari buruzko informazioa, liburuak jaso dituen kritiken bildumatxoa, liburuarekin lotuta egon daitezkeen kantak eta egileari egindako e-rantzuten! testa argitaratzen joango dira eta hilaren amaieran, berriz, parte hartzea eskatzeko dinamizazio ekintza sorta zabalduko da. Ekintza horiek modu digitalean, blogaren eta Twitter kontuaren bitartez burutuko dira".
Hilabete honetarako aukeratutako liburua Inazio Mujikaren “Gerezi denbora” da eta, Eibar eta Beasaingo irakurketa taldeek ere liburu bera irakurri dutenez, urtarrilean elkarlanean jardutea erabaki dute, hortik atzoko ekitaldia: Juan San Martin Liburutegian hilero batzen den “Harixa emoten” irakurketa taldekoek, betiko martxan, Antxon Narbaizak zuzenduta eta Inazio Mujikaren parte-hartzea izan zuen saioan liburuari buruzkoak landu zituzten eta eurekin batera eRakurleak taldeko kide batzuk ere bertan egon ziren.