Martxoko euskararen agenda argitaratu dute
Euskarazko ekintza ugari egongo dira hilabetean zehar
2024/02/27
11:13
eta kitto!
Eibarren Akebai plataformak martxoko euskararen agenda kaleratu du. Martxoaren 8aren inguruan hainbat ekintza antolatu dituzte, baina horrez gain bestelako ekintzak ere egingo dira euskaraz herrian.
Aipatzekoa da, gainera, hilaren 20an, 11:30ak inguruan, Korrika pasako dela Eibartik. Beraz, Aste Santua aurretik egongo da euskaraz gozatzeko aukera.