Matilde Marin eta Antonio San Martin txapeldun III. Enpanada Lehiaketan

Matilde Marin eta Antonio San Martin txapeldun III. Enpanada Lehiaketan
2012/10/08 00:00
eta kitto!

Zapatuan ospatu zen Urkizun As Burgas Galiziako Etxekoek antolatutako III. Enpanadaren jaia. Goizean Galiziako produktuen salmentarako taberna zabaldu zuten eta enpanada lehiaketaren hirugarren edizioa jokatu zen: lehenengo saria (150 euro eta garaikurra) Matilde Marin-ek eraman zuen, bigarrena (90 euro eta garaikurra) Antonio San Martin-ek eta hirugarrena ere (60 euro eta garaikurra) Matilde Marin-entzat izan zen (partehartzaile bakoitzak enpanada bi aurkezteko aukera zuen-eta). Argazkian irabazleak ageri dira, Albino Vieites Galiziako Etxeko presidentearekin, Miguel de los Toyos Eibarko alkatearekin eta epaimahaiko zein Galiziako Etxeko zuzendaritzako ordezkariekin batera. Musika, berriz, Os Galaicos taldekoek ipini zuten eta arratsaldean umeendako hainbat eskulan tailer antolatu zituzten.