Matrikula epea zabalik dago "Antzerki laborategia" tailerrean parte hartu nahi dutenentzat

Matrikula epea zabalik dago "Antzerki laborategia" tailerrean parte hartu nahi dutenentzat
2024/01/22 11:29
eta kitto!

Eibarko Udalak "Antzerki laborategia" tailerra antolatu du beste behin ere, arte eszenikoen munduan murgildu nahi diren herritarrentzako. Aurrematrikula egiteko epea gaur zabaldu da, hilak 22, eta 31ra arte egongo da zabalik. Horretarako formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/antzerkilaborategia2024-01

Bi maila egongo dira (0 eta 1). 0 mailak bi talde izango ditu eta 1 mailak aldiz bost talde. Tailerrak Errebal Plazan burutuko dira, eraikinaren bigarren solariuan (elebitan)







0 Maila. (Hasi berrientzat).

LH 3., 4., 5., 6., DBH 1. eta 2. MAILAKOENTZAT.
Irakaslea: Marmar Antzerki taldea
-Astearteetan:
16:45etik 18:00etara.

DBH 3., 4., BATX 1. ETA 2. MAILAKOENTZAT. HELDUAK
Irakaslea: Marmar Antzerki taldea
-Asteazkenetan: 15:30etik 17:00etara.
-Ikastaroaren hasiera: otsailak 6
-Ikastaroaren amaiera: maiatzak 29

 


1 Maila.
Maila honetan parte hartzeko ikasleek 0 maila egina izan behar dute.

LH 3., 4. ETA 5. MAILAKOENTZAT. LH 6., DBH 1. ETA 2. MAILAKOENTZAT.
Irakaslea: Marmar Antzerki taldea

Aurreko ikastaroan izandako ordutegi berbera aukeratu behar da.
-Asteazkenetan: 17:00etatik 18:15era
-Asteazkenetan: 18:15etik 19:30era.
-Ikastaroaren hasiera: otsailak 6
-
Ikastaroaren amaiera: maiatzak 29

DBH 3., 4., BATX 1. ETA 2. MAILAKOENTZAT  eta HELDUENTZAT
-Astearteetan:
18:00etatik 19:30era
-Astearteetan: 19:30etik 21:00etara
-Asteazkenetan: 19:30etik 21:00etara.
-Ikastaroaren hasiera: otsailak 6
-
Ikastaroaren amaiera: maiatzak 29

 

Prezioa: (otsailetik maiatzera):
LH eta DBH 1-2:
-Eibarren erroldatutakoak 40€.
-Eibarren erroldatuta ez daudenak 80€DBH 3-4, BATX eta HELDUAK:
-Eibarren erroldatutakoak 48€.
-Eibarren erroldatuta ez daudenak 96€.