Mek Eibar Eskubaloiak Bidasoaren filiala hartuko du bihar Ipuruan

Mek Eibar Eskubaloiak Bidasoaren filiala hartuko du bihar Ipuruan
2024/01/25 13:24
eta kitto!
Zapatuan, 18:30ean hasita, gizonezkoen 1. Mailako Mek Eibar Eskubaloiak Hondarribia, Bidasoaren filiala, izango du aurkari. Talde bisitaria gaztea eta kalitate handikoa da, Asobaleko taldearen joko eredu arrakastatsuari jarraitzen baitio. Azken aldean bolada txarra jasan izan dute Txingudikoek, bost jardunaldietan puntu bakarra lortu baitute. Fernando Fernandezen taldea, bestalde, hirugarren garaipena jarraian lortzeko prestatzen dihardu. Mek Eibar taldeak Ecenarroren bajari aurre egin beharko dion arren, Paulen itzulera funtsezkoa izan daiteke jokoan.