Mek Eibar Eskubaloiko lehen taldeek kanpoan jokatuko dute asteburuan
Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak Schar Zaragozari egingo dio bisita bihar 19:00etan hasiko den partiduan, eta 1. Nazional Mailan jokatzen duen gizonezkoen lehen taldea Nafarroara egingo du bidaia ordubete geroago, 20:00etan, Uharteren aurkako lehiari ekiteko.
Aurreko asteburuan Fernando Fernandezen mutilek zapore gazi-gozoko berdinketa lortu zuen Ipuruan Anaitasuna liderrarekin. Partiduaren amaieran irabazteko aukera izan bazuten ere, berdinketarekin konformatu behar izan zuten azkenean zaleek gozatu zuten partidu zirraragarrian.
Andoni Perezek zuzentzen duen emakumezkoen taldeak, bestalde, ez zuen bere mailarik onena eskaini aurreko jardunaldian eta erraz galdu zuen Kukullaga Basaurirekin. Albisterik onena Malen Aja kapitainaren itzulera izan zen, urtebete baino gehiago pistetatik kanpo egon ondoren.