Mendaroko Ospitalak gela berri bat du ospitaleratu gabeko tratamendu mediko programatuak behar dituzten pazienteentzat

Urtarrilaren 20tik martxan dagoen gela berri honi esker, ospitaleko anbulatorio-ahalmenaren %50 handituko da injekzio/infusio, odoluste terapeutiko edo transfusioetako tratamenduetan.
Mendaroko Ospitalak gela berri bat du ospitaleratu gabeko tratamendu mediko programatuak behar dituzten pazienteentzat
2025/02/05 19:19
eta kitto!

2024an 730 pertsona artatu ziren Debabarreneko ESIko eguneko ospitalean, eta 1.440 tratamendu jaso zituzten, batez beste 5 ordu baino gutxiagoan. 

Zerbitzu hori zabaltzeak –2 ohe, 6 besaulki eta erizaintzako talde profesional berri bat (2 erizain eta 2 laguntzaile) gehituta– ospitaleetako anbulatorio-ahalmenaren %50 handitzea ahalbideratuko du, besteak beste, injekzio/infusio, odoluste terapeutiko edo transfusioetako tratamenduetan. 

Baliabide berriek, espazioaren erosotasunak eta ordutegi zabal eta etengabeak (08:00etatik 21:00etara) emandako asistentziaren kalitatea hobetzea dute helburu.
 
Mendaro Ospitalean zerbitzu hori handitzeko asmo handiko proiektu baten lehen urratsa da, pertsonak beren ingurunetik ez ateratzea helburu duena, beren bizi-kalitatea mantentzeko.