Mercedes Kareaga Bekaren deialdia hutsik geratu denez, bigarren deialdia kaleratuko dute
Ez zen lanik aurkeztu Mercedes Kareaga Beken(MKB) II. ediziorako eta, “gure herriko historia berreskuratzeko eta mantentzeko xedez”, Eibarko Udalak bigarren deialdia kaleratzea erabaki du.
Gaia lehenengo deialdiko bera izango da, ‘Instrukzio Publikoa Eibarren (1880-1936). Eibarko maistrak’. Ekimen hau herriko historiaren hutsune bat betetzera dator, gai hau orain arte gutxi aztertu baita, eta interesgarria da Eibarko hezkuntza sistemaren oinarriak zeintzuk izan ziren jakiteko.
Igoera dirulaguntzan
Deialdiak 2025-2027 urteak hartuko ditu, eta berrikuntza dirulaguntzaren zenbatekoaren igoera izan da. Horrela, oraingoan, 15.000 euroko beka izango da.
Ikerlariek 20 hilabeteko epea izango dute lana amaitzeko, eta denbora tarte horretan lau txosten aurkeztuko dituzte, UPV/EHUk eta Eibarko Udalak osatutako batzorde mistoak lanaren jarraipena egin dezan.
Aurreko deialdietan egin den bezala, oinarriak Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratuko dira eta, ondoren, lanak aurkezteko epea zabalduko da.