Merkal Oinetakoak enpresako beharginek zortzi hilabete daramatzate greban
Urtarrilaren amaieran, ELAk deituta, hainbat beharginek protesta egin zuten Donostian, Merkal Calzadoseko langileak greban. Kaleratzerik ez! lelopean. Enpresa horretako beharginek zortzi hilabete daramatzate greban, eta Donostiako saltokia itxi du enpresak. ELAren esanetan, grebalarien aurkako "eraso zuzena" da Donostiako dendaren itxiera.
Eibarren ere badu saltokia Merkal Oinetakoakek, eta hango langileek ere hainbat protesta egin dituzte greba hasi zutenetik. Apirilean hasi ziren barixaku eta zapatuetako grebekin, eta uztailetik guztiz itxita dago Ipuruako denda. Langileek lan baldintza duinak eta bidezko hitzarmen bat eskatzen dute. Orain gutxira arte enpesak ez du arazoa konpontzeko borondaterik erakutsi, baina langileek adierazi dutenez, "une honetan negoziaketak aurrera doazela ematen du".