Merkatu Plazan eskaintza bereziak egiten hasi dira

Merkatu Plazan eskaintza bereziak egiten hasi dira
2012/10/15 00:00
eta kitto!

Gaur bertan (astelehena, urriak 15) Udalak diruz-lagundutako kanpainia berria abiarazi du Eibarko Merkatu Plazak. Zortzi astetan (abenduaren 3tik 8ra bitarteko astera arte)martxan egongo den kanpainiari jarraituta, Bidebarrieta kalean (Rialto ohian) dagoen Merkatu Plazako postuetan eskaintza bereziak egingo dituzte hainbat produktutan. Eskaintzak astetik astera aldatzen joango direla adierazi dute kanpainaren arduradunek.