Merkatu Plazari buruzko azalpenak emateko bilera antolatu du Errebal Bizirik elkarteak martitzenerako
2021/07/07
14:58
eta kitto!
Errebal Bizirik elkarteak (lehengo Errebal Plataformak) deituta, auzotarren bilera egingo da martitzenean (uztailak 13), 19:00etan Coliseo antzokian. Merkatu Plazarekin gertatzen den guztia aurrez aurre azaltzeko asmoz antolatu dute mahai-ingurua, baita alderdi politikoek eraikinaren beheko aldearentzako dauzkaten planak eta proiektuak zeintzuk diren esateko ere. Horretarako Jon Iraola alkatea, EAJ-PNV, EH Bildu eta Podemos alderdietako bozeramaileak, baserritarren ordezkaria, Merkatu Plazako dendarien ordezkaria, Eibarko Dendarien Elkarteko ordezkaria eta Ostalarien Elkarteko ordezkaria gonbidatu dituzte parte hartzera eta nahi duenak galderak egiteko aukera izango du.