Miguel Planells Saurinak eraman du Indalezio Ojanguren lehiaketako sari nagusia
Atzo (zapatua, urriak 20) batu zen Portalean Indalezio Ojanguren XXV. Argazki Lehiaketaren epaimahaia (Candido Barco, Joaquín Vara eta Oskar Gascón-eko osatua) eta aho batez honako sariak ematea erabaki zuten: Indalezio Ojanguren Ohorezko Saria Argazki Bilduma Onenari Miguel Planells Saurina-ri (Banyoles, Girona), zuri-beltzeko "Añoranza" bildumarengatik; Indalezio Ojanguren Sariak Aurelio Gomez-i (Santurtzi) "Varanasi 1" lanarengatik; Jorge Murgiondo Gallastegiri (Bergara), "Nomadak 2" lanarengatik; Carles Verdu i Prats-i (Bartzelona), "Vida en el mar 1" lanarengatik; eta Lur Irisarri Tejadari (Irun), "La Habana una calle cualquiera" lanarengatik. Euskal Herri Mailako Indalezio Ojanguren Sariak, Luis Pontijas Conderi (Astigarraga), Juan Ramón Llavori Ramonet-i (Zumaia) "En el camino de la luz 1" lanarengatik eta Miguel Cabezas Centenori (Irun) zuri-beltzekoan. Herri Mailako Indalezio Ojanguren Sariak honakoak izan dira: Vicente Eizagaetxebarria Atorrasagasti ("Expresión 3"), Juan Antonio Palacios (zuri-beltzekoa) eta Ana Isabel Ugarte Vilumbrales ("Carretilla"). 16 urtetik beherakoentzako saria argazki onenari Maialen Hitan Garabalentzat izan da, "Gotas" lanarengatik. Edizio honetan 105 parte-hartzaile izan dira (36 Eibarkoak, 38 Euskal Herrikoak, 30 Espainiakoak eta Kubako bat).