Mikel Garaizabal enologoarekin ardo dastaketa datorren asteazkenean
2015/10/09
00:00
eta kitto!
Mikel Garaizabal enologoaren eskutik ardo-dastaketa saioa antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak, Berbetan programaren barruan. Elorrioko adituak eguaztenean, urriak 14, jatorri-deitura duten Arabako Errioxako ardoaren eta Getaria, Bizkaia eta Arabako txakolinen ezaugarri bereizleak azalduko ditu, …eta kitto!-n, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Dastaketan parte hartzeak 3 euro balio du eta izena emateko deitu …eta kitto!-ra (943200918) edo bertatik pasa. Plaza mugatuak dira.