Mikel Losada, aktorea: “Antzerkia probatu nuenean ez nuen beste ezer egin nahi izan”
2022/02/18
10:15
eta kitto!
Ramon Bareak bezala, Mikel Losadak (Ermua, 1978) gaztetatik bizi izan du antzerkia. Beteranoarekin alderatuz, ostera, berak izan zuen maisu-figura bat, Barea, hain zuzen ere (eta Felipe Loza). Bilboko Juan Antxieta antzerki-eskolan ezagutu zuten elkar eta pare bat hamarkada geroago elkarlanean jarraitzen dute oraindik. ‘El viaje a ninguna parte’ antzezlana eskainiko dute eguaztenean, 19:00etan.
Ramon Bareak 17 edo 18 urte zenituenean ezagutu zintuela esan digu. Nola gogoratzen duzu sasoi hura?
Amak apuntatu zidan Juan Antxieta antzerki-eskolan. Ermuan antzerkia egiten nuen eta asko gustatzen zitzaidan, eta amak eskola bat bilatzen lagundu zidan. Ama Ramon Barearen oso zalea zen eta, Bilbon antzerki-eskola zuela ikusi zuenez, haren eskolan apuntatu ninduen. Nik ez nuen Barea ezagutzen, amak kontatutakoagatik bakarrik. Lehenengo urtean Felipe Lozarekin ibili nintzen, oso irakasle ona. Gero, ez dakit nire lehen edo bigarren urtean izan zen, baina laugarren ikasturtean zeudenek kurtso amaierako obra bat egin behar zuten eta Ramonek eurekin zerbait egiteko deitu zidan. Paper txikia izango zela pentsatu nuen, baina ez, protagonista zen. Harrezkero, Ramonekin lan asko egin dut eta asko maite dut, bai pertsonalki, bai profesionalki.
Bareak irakasle-figura bete zuen zurekin?
Niretzat aitabitxi moduko bat izan da. Berarekin hasi nintzen lanean eta gero konpainia askok deitu ninduten. Ramonek profesioa irakatsi dit: antzerkia nola maitatu eta errespetatu.
Urteak egin dituzu antzerkigintzan. Dagoeneko irakasle-rola hartu duzula uste duzu?
Ez, ezta gutxiago ere. Ramon zuzendaria da eta ondo daki irakasten. Ni, ostera, ez naiz zuzendaria, aktorea besterik ez. Beno, aspaldi irakasle izan nintzen antzerki-eskola batean, baina ez, ez dut irakasle izateko balio.
Antzerkian gazte hasi zinen, baina nola sortu zitzaizun antzerkiarekiko maitasuna?
Antzerkia egiten sartu zitzaidan antzerkiaren pozoia, aurretik ez nuelako aktore izateko asmorik. Amak sartu ninduen antzerkian. Ez nintzen oso ikasle ona eta amak antzerkia egiten zuen Ermuan. “Antzerkian testuak ikasi egin behar dira, istorio asko ikasten dituzu, lankide ona izan behar zara eta erropekin ondo antolatu behar zara”, esaten zidan, eta horregatik apuntatu ninduen Ermuko antzerki-tailer batera. Berak ez zekiena zen urte asko egingo nituela antzerkira emanda. Gero, antzerkia probatu nuenean ez nuen beste ezer egin nahi izan.
Eibarrera ekarriko duzuen antzezlanak antzerkiarekin eta bokazioarekin zerikusia du. Bokaziozko ogibidea da antzerkia?
Bai. ‘El viaje a ninguna parte’ antzezlanak 50. hamarkadako konpainia txiki baten istorioa kontatzen du. Ez dute etxerik, bidean daude beti, herriz herri. Gaur egun guretzat ere ez da erraza, baina sasoi hartan txartoago bizi ziren.
Zu ere herriz herri bizi zara, baina orain jaioterriaren ondoan aritzea tokatzen zaizu. Coliseoko eszenatokira igotzeko gogoz?
Berezia izango da niretzat, amarekin txikitatik joan naizelako Eibarko Antzerki Jardunaldietara. Gainera, lagunak ditut Eibarren eta Ermutik ere jendea joatea espero dut.