Mikel Oyarzabal Munduko Txapelketako finalean izango da igandean

Futbolari eibartarrak gola sartu zuen finalaurrekoan eta dagoeneko bost daramatza txapelketa guztian
Mikel Oyarzabal Munduko Txapelketako finalean izango da igandean
2026/07/15 09:11
Ekhi Belar Errasti

Ordezkari eibartar bat izango dugu gizonezkoen futboleko Munduko Txapelketaren finalean, igandean, 21:00etan, New Jerseyko (AEB) Metlife zelaian: Mikel Oyarzabal. Beste behin, futbolari eibartarraren jarduna erabakigarria izan zen Espainiako selekzioarentzat, berak sartu baitzuen taldearen lehen gola eta oso neurketa ona jokatu zuen, 74. minutuan kendu zuten arte. Frantziaren aurkako partida 2-0 amaitu zen.

Oyarzabalek bost gol sartu ditu bere lehenengo Munduko Txapelketan eta munduko onenen pare dabil zentzu horretan. Finalean izango ditu aurrean horietako batzuk, Ingalaterrako Jude Bellingham eta Harry Kane, edo Argentinako Lionel Messi, adibidez. Gaur, 21:00etan, jokatuko dute elkarren artean azken bi selekzio hauek.