Mikel Rodriguez Alberdik eraman du publikoaren saria Gaztezulo Bideo Lehiaketan

Mikel Rodriguez Alberdik eraman du publikoaren saria Gaztezulo Bideo Lehiaketan
2016/12/21 23:20
eta kitto!
Aurreko barixakuan banatu zituzten Gaztezulo Bideo Lehiaketako zazpigarren edizioko sariak Donostiako Tabakaleran, Kutxa Kultur aretoan eta saridunen artean Mikel Rodriguez Alberdi eibartarra egon zen: lehiaketara aurkeztu zuen "Maitasunaren indarra" bideoak Publikoaren Saria eraman zuen, 291 boto jaso eta gero. Saritutako bideoa zuri beltzean grabatu dute eta mutua da. Kontatzen duen istorioa, berriz, pobreziaren ingurukoa da. Lehiaketako lehen saria, bestalde, "Arrainopola" (Gaizka Azkarate eta Ekaitz Uzin) lanak jaso du eta bigarrena "Gordin" izenburukoak (Jon Corres, Julen Aldama, Uxue Gutierrez, Eneko Ajangiz eta Amaia Urbieta).

gaztezulo-sari-eibartar
Gaztezulok antolatutako lehiaketan saria irabazi duen 24 urteko gazteak orain dela gutxi ekin dio ikus-entzunezkoak egiteari, baina orain arte izandako emaitzak begiratuz gero argi dago zinemagintzan ezin hobeto hasi dela: “Fase REM”, Maria de Jesus bere bikotekide azpeitiarrarekin batera grabatutako 5 minutu inguruko lana, grabatu duten lehena, Asier Errasti Eibarko Film Laburren jaialdiaren azken edizioan, lehiaketara aurkeztutako 111 lanen artean Coliseoan emateko aukeratu zituzten 40 bideoetako bat izan zen. Eta Gaztezuloko bideo lehiaketan saritutako bideoa, berriz, ilobekin batera grabatu zuten. Berak azaldutakoari jarraituta, "Mutua da, zuribeltzezkoa eta pobreziari buruzkoa. Gai hau umeekin landu nahi izan dugu. Honetan ere Mariak pianoa jotzen du". Zorionak!

mikel-rodriguez-eta-maria-de-jesus