Mikel Saiz eta Lorena Ostiategui, Ikasenpresa: “Asko ikasi dugu, enpresa bat zerotik eraiki dugulako”
2020/02/07
09:33
eta kitto!
Mikel Saiz eta Lorena Ostiateguik Nazioarteko Merkataritza ikasten dihardute UNIan, eta Ikaspenpresa egitasmoan hartu dute parte ikasturte honetan. Atzo euren proiektuak ezagutzera eman zituzten Untzagan egin zen Ikasenpresa Azokan, Euskal Autonomi Elkarteko Lanbide Heziketako 2.240 ikaslek sortutako 444 Ikasenpresen artean.
- Zein Ikasenpresa sortu duzue?
Mikel: Gureak ‘Txokomix’ du izena eta herrialde ezberdinetako txokolatinak inportatzen ditugu, arrazoizko prezioa ordainduta produktu esklusibo bat eskainiz.
Lorena: ‘Biziberri’ da gure Ikasenpresaren izena. Bigarren eskuko, apurtuta dauden edo desegin nahi dituzun jostailuak konpontzen ditugu, eta umeentzako tailer bat dugu etxean ditugun gauzekin jostailuak egiteko.
- Zenbat lagunek hartzen dute parte zuen Ikasenpresetan?
Lorena: Bost lagun gaude talde bakoitzean.
Mikel: Hamar lagun gara klasean eta bi talde egin ditugu.
- Nolako prozesua jarraitu duzue Ikasenpresa martxan jartzeko?
Lorena: Guk nahiko prozesu azkarra jarraitu dugu. Ideia-jasa egin genuen lehenik eta gustatu zitzaigun ideia bat aukeratu genuen. Gauzatu ahal izateko ideia erraza zen eta, birziklapenaren gaia lantzen genuenez, bide horretatik jarraitu genuen.
Mikel: Guk ere antzera. Ideia-jasa eginez, ondoen funtzionatu ahal zuen proiektua aukeratu genuen.
- Norbaiten laguntza jaso duzue bidean zehar?
Mikel: Irakasleek bideratu gaituzte prozesuan zehar, momentu bakoitzean egin behar genuena azalduz.
Lorena: Eurek bideratu gaituzte, baina guk garatu behar izan dugu produktua.
- Zeintzuk izan dira bidean aurkitu dituzuen zailtasun handienak?
Mikel: Gure kasuan, inportazioaren kontua. Txokolatea beste herrialdeetatik ekartzen dugunez, herrialde bakoitzaren monetaren ezaugarriak, aduana kontuak... aintzat hartu behar izan ditugu.
Lorena: Guk ez dugu zailtasun handirik eduki. Birziklapenaren gaia bultzatu nahi izan dugu eta ez dugu arazorik izan.
- Zer ikasi duzue guzti honekin?
Mikel: Inportazioaren inguruan asko ikasi dugu.
Lorena: Taldean lan egiten ikasi dugu eta taldekideak gehiago elkar ezagutzeko baliagarria izan da. Batzuei asko kostatzen zaie taldean lan egitea (ez da gure kasua izan) eta horrelako ekimenek asko laguntzen dute.
- Zein izan da zuen zeregina Ikasenpresa Azokan?
Mikel: Hainbat produktu inportatu ditugu eta azokan aurkeztu genituen. Horrez gain, enpresaren inguruko informazioa eman genuen eskuorriekin, ezagutzera emateko.
- Ikasenpresa hauek enpresa erreal bihurtzeko aukera ikusten duzue?
Lorena: Gure Ikasenpresaren bidea hemen amaitzen da. Hala ere, asko ikasi dugu, enpresa bat zerotik eraikitzeko gauza izan.